Ohiko galderak

Ohiko galderak



Entrega-epeak

Eskaerak Ostiraletik Astelehenera prestatzen dira, oporraldiak kanpo.
Bidalketak Express DHL-arekin egiten dira.
Estimatutako epeak:
● Espainia – 24 eta 48 lan-ordu bitartean
● Atzerrian 3 eta 5 lanegunen artean

Itzultzeak

Nire helburua bezeroaren erabateko asetzea da. Online dendan erositako artikulu baten itzulketarako; hello@akyte.es helbidera email bidez eskaria egin beharko da, produktua jaso eta 5 laneguneko epean, itzulketaren arrazoia adierazi ezazu zerbitzua hobetzen jarraitzeko.

Artikuluak berezko egoeran itzuliak izan beharko dira, ez erabiliak, ezta garbitu edo kaltetuak. Berezko etiketak mantendu beharko ditu, baita bilgarria ere eta faktura edo honen kopia erantsia izan eskaeraren aleetako bat itzultzekotan. Produktua hurrengo helbidera bidali beharko da: AKYTE, Zumarraga plaza 4 – 16. Lokala, 48006 PK, Bilbao.

Ohar garrantzitsua: Artikulua atelierrean jaso arte bezeroaren erantzukizuna da. Artikulua mezulari edota posta ziurtatu bidez bidaltzea eta bidalketa-egiaztagiria mantentzea gomendatzen da. Bidalketa honen kostua eroslearen kontura da.

Jaso ezazu zure eskaera

Bilbok urrun ez bazaitu harrapatzen… etorri aurretik idatz iezadazu pasako zaren data eta ordua zehaztuz.

Eskuz egindako pieza bakarrak

Akyte poltsa guztiak eskuz eginak dira. Kontuan izan ez dagoela bi zur berdin, ezta bi harri ere. Zure poltsa bakarra eta paregabea izango da.

Poltsen zaintzak
  • Poltsa flanela-zorro edo antzekoan gordetzea gomendatzen da, urratuez babestuz.
  • Eguzkiaren zuzeneko argia, gehiegizko hezetasuna eta bero- iturrietatik jartzea ekidin.
  • Kotoi oihal hezea edo ur-oinarriko produktu garbitzailea erabili bere garbiketarako. Ez erabili lubrikatzaile, xaboi urratzaile edo azido koipegabetzaile garbiketa-produkturik.
Poltsaren zainketaren edozein kontsultarako jarri zaitez hello@akyte.es helbidearen bitartez gurekin kontaktuan. Lasai asko aholkatuko zaitugu.
Neurrira egindako poltsak eta pertsonalizazioak

Poltsa barnea pertsonalizatzeko aukera dago, mezu edota inizialekin. Idatz iezadazu aukerak ezagutzeko.

Poltsa beganoak

Ez darabilt abere-jatorriko materialik (larru, azal, artile, etab.. ). Kortxoa, zur birziklatu eta harri-ehuna bezalako materialengatik apustu egiten dut.